Amorotoko Oleta auzoko herritarrek asteburu berezia igarotzeko aukera izango dute oraingoan; izan be, Gorpuzti jaietan murgilduta, hainbat ekintza izango dituzte aukeran.
Ohiko egitaraua dakar Oletak aurten be, baina bada berezitasunik; izan be, aurreko urteetan herri bazkaria egin izan badute be, aurten ez da hala izango.
Zapatuan emongo diete hasiera Oletako jaiei herritarrek, urtero lez, tortilla txapelketagaz. Horren ostean, hiru musika talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Herri kirolak, domekan
Jaiei jarraipena emonez, betiko hitzordu arrakastatsua izango dute domekan: herri kirolak, alegia. Aizkoran, hain zuzen, Ugaitz Mugerza eta Aitzol Atutxa ariko dira eta harri jasotzen, ostera, Urdax Magunazelaia eta Idoia Etxeberria. Horren aurreyik, baina, meza, dantzak eta trikitilariak be egongo dira.
Astelehenean, jaietako azken egunean, umeen jolasak, erromeria eta striptease-a izango dira eguneko izarrak.
EGITARAUA
Ekainak 8, zapatua
20:00etan. Tortilla txapelketa.
23:00etan. Sei Urte, Hesian eta Ingo al deu musika taldeen kontzertuak.
Ekainak 9, domeka
13:00etan. Meza, Oletako zelaian. Jarraian, dantza saioa Amorotoko Arta-Nagusi dantza taldearen eskutik. Ondoren, Amaia eta Janire trikitilariek alaituko dute giroa.
18:30ean. Herri kirolak. Aizkoran, Ugaitz Mugerza eta Aitzol Atutxa eta harri jasotzen,
Urdax Magunazelaia eta Idoia Etxeberria. Bikoteka, aizkoran, harri jasoten eta trontzan egingo dute. Ostean, erromeria izango da aukeran, Jokaldi taldearen eskutik.
Ekainak 10, astelehena
19:00etan. Umeen jolasak, Zelaian.
23:00etan. Erromeria, Egan taldeagaz.
00:45ean. Gizon eta emakume streptease-a.