
Alfontso Zenon abokatua
Euren kontra daukaten froga bakarra «torturapean» egindako deklarazioetan oinarrituta dagoela esan du defentsak. «Epaiagaz ezelan be ez gaude ados», esan du Alfontso Zenon defentsa abokatuak.
Auzitegiak bakoitzarentzat gehienezko kartzela eskaria egin izana –40 urte– gehiegikeritzat jo du. «Bizi guztirako kondena ezarri die, eta hori ezin dugu onartu». Epeak betez gero, sei hilabetetik zortzi hilabetera artean emon beharko luke Espainiako Auzitegi Gorenak behin-betiko epaia.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAko kideak izatea egozten die Iparragirreri eta Badiolari, eta epaian jasotzen denez, «frogatutzat jo du» 2008. urtean Ondarroako Ertzaintzaren polizia etxearen aurka bonba auto bat jarri zutela. Espetxe eskariaz gain, ertzainei kalte-ordainak emotera eta kalteak ordaintzera zigortu dituzte bi auzipetuak.