Baltasar Garzon epaileak 2002an hasitako Batasuna auzian
epaituko dute Isa Mandiola markinarra, urritik aurrera. Guztira, ezker abertzaleko 40 kide epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Fiskalak
hamar urteko kartzela zigorra eskatuko du Isa Mandiolarentzat.
ETAko kide izatea egozten die Auzitegi Nazionalak auzipetuei. Zehazki, herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea. 11 urte dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak herriko tabernen auzia abiatu zuela. 11 lagun atxilotu eta hamar espetxeratu zituen 2002an.