Zapatuan Donostiako MunduMob-era joateko deia egin du Mutriku Zero Zaborrek
Herriz herri eskuz esku ibili eta gero, Donostiako Bulebarrera helduko da zapatuan, 18:00etan, MunduMob, Eman hartu nahi duzun mundua lelopean. Mutriku Zero Zabor Taldeak bertara joateko deia egin du, mundu hobeago bat egitea herritar guztien «betebeharra» dela gogora ekarrita. Mutrikutik doazenek errotondatik irtengo dute, 15:30ean.