Zapatuan jokatuko da Plazatik Gaztetxerako finala Akerbeltz gaztetxean
Markina-Xemeinen amaituko da XII. Plazatik Gaztetxera Txapelketa. 20:30ean afaria egongo da gaztetxean, eta 22:30ean bertso saioa. Finalistak, hurrengoak:
Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal (Mutrikuko finalaurrekoko irabazleak)
Jon Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal Xenpelar (Elgoibarko finalaurrekoko irabazleak)
Malen Amenabar eta Txaber Ormazabal (Puntuazioz sailkatuak)
Maddi Ane Txoperena eta Paula Amilburu (Puntuazioz sailkatuak)
Afarirako tiketak Erlatx, Buztarri, Sakris eta Uhagon tabernetan daude saltzen 5 eurotan.
Aurten 16 bikotek parte hartu dute sariketan, eta horietatik 8 heldu dira zapatuko finalera. Txapelketa hiru fasetan antolatuta dago. Lehenengo fasean lau kanporaketa jokatzen dira; finalaurreko bi gero; eta azkenik, finala.