Lekeitioko Eusko Alkartasunako kideek
aho batez onartu dituzte kargu barriak batzar nagusian. Koordinatzaile barria Edriga Aranburu Agirre izango da, 24 urteko lekeitiarra.
Barikuan egin zuten batzarra,
alkartetxean.
Maiatzaren 18an eta 19an egin zen Iruñean EA-ren X. Biltzar Nagusia eta aurrera begirako bidea finkatu zen. Ondorioz, herrietako alderdien barrikuntza be egin da.
Eusko Alkartasunako kideek esan dutenez, jendea «oso pozik eta gogotsu» atera zen barikuko batzarretik.
Azken urteetan herrian hartutako erabaki politikoak «berretsi» eta «bide beretik jarraitzea» onartu zen batzar nagusian, Eusko Alkartasunaren balore fundazionalak eta herriarekiko izan duen «konpromisoa ahaztu barik eta horiek landuz», eta dauden beharrizanei «aurre eginez eta egin izan ahal ditugun akatsak zuzenduaz», azaldu dute.
«Hurrengo urteetan be Eusko Alkartasunaren irudia herriarengan zabaltzen eta hedatzen saiatuko gara, herriarentzat eta herritarrentzat lan eginez, gauden erakunde ezberdinetatik eta kaletik, herriko talde, eragile eta erakundeekin harremanak bultzatuz eta beraien beharrizanei erantzuna emanez, eta ateak edonorentzat zabalik edukiz», diote.
Batzarra amaitu ostean, luntxagaz ospatu zituzten kargu hartze barriak.
Kargu barriak:
Koordinatzailea: Edriga Aranburu Agirre
Idazkaria: Esther Jauregi
Diruzaina: Maria Luisa Uribarren
Bokalak: Unai Zubiaur, Josu Aboitiz, Marije Zumaran, Maria Dolores Berra, Marije Amallobeitia, Ana Mari gotilla, Joseba Gezuraga eta Bego Akarregi
Udaleko ordezkaria: Pili Robles
Lurralde batzarrerako ordezkariak: Joseba Gezuraga, Dolores Berra, Esther Jauregi eta Unai Zubiaur
Batzar Nazionaleko ordezkaria: Edriga Aranburu