Astebuan jokatu da txapelketa. Inguruko herrietako
12 taldek parte hartu dute lehiaketan, eta Lekeitioko taldea izan da irabazlea.
Zapatu domekan izan ziren partiduak. Zapatuan, kanporaketak; eta domekan, finalaurrekoak eta finala. Finala Lekeitiok eta Ondarroako Aurrerak jokatu zuten, eta
Lekeitiok irabazi zion 5 eta 4 Aurrerari.
Hirugarren Andramari Amorebieta-Etxanokoek egin zuten, eta laugrren, Ongarai Ermukoak.