Giro paregabea. Horrelantxerik ospatu du Ondarroako Kamiñazpi auzoak urteroko jaiak. Beste behin be, paella janak, kontzertuek eta bertso saioak, besteak beste, jendetza batu dute.

Iragarri modura, euriak ez zuen hutsik egin. Jaien hasieran zaparrada izan zen protagonista, eta amaieran be bai. Baina auzotarrak dagoeneko ohituta daude eta karpa erraldoiagaz, jai eremua ez zen buzti.
Bariku gauean hamar taldek parte hartu zuten play back lehiaketan. Horretan, Grease eta Txikilikuatre egin zuten taldeak izan ziren onenak.
Hurrengo egunean, goizean, pala txapelketa egin zen. Eguraldiak lagundu ez bazuen be, gaztetxoak animatu egin ziren eta zazpi bikotek parte hartu zuten. Bazkaltzen 330 lagun inguru batu ziren. Sustrai Colina eta Aitor Sarriegik umore puntua ipini zioten saioari, bazkaldu aurretik eta ostean.
[nggallery ID=56]