Markina-Xemeingo zesta-punta taldeak 3-0 irabazi du Berriatuaren kontra
Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Markina-Xemeinek eta Berriatuak, eta 3-0 irabazi zuen Markina-Xemeingo taldeak. Frontoian zale mordoa batu zen.
Lehenengo partidua kadeteek jokatu zuten, Gandiaga II.ak eta Mandiolak Markina-Xemeingo taldetik eta Mazak eta Jonek Berriatuatik. 30-11 irabazi zuen Markina-Xemeingo taldeak.
Gazteen partidua izan zen hurrengoa. Antsotegik eta Ibarluzeak jokatu zuten Markina-Xemeingo taldean, eta Retolazak eta Txominek Berriatuakoan. Partidu estua jokatu zuten gazteek. 30-34 Berriatuako taldea irabazten joan ostean, markinarrek bost tanto jarraian egin eta 35-34 amaitu zen partidua, Markina-Xemeingo taldearen alde.
Nagusietan, Arbek eta Zabalak jokatu zuten Markina-Xemeindik, eta Antxonek eta Garaldek Berriatuatik. Emaitza 35-26, Markina-Xemeingo taldearen alde.
Horrela, 3-0 Markina-Xemeingo taldearen alde amaitu zen partidua.
Amaieran, sari banaketa ekitaldia egin zuten frontoian bertan, giro itzelagaz.
Argazki galeria, ikusgai:
[nggallery ID=55]