120 abelburu inguru batu ziren
Galartza auzoan zapatuan. Azokako salmentak “ederto” joan zirela adierazi dute Etxebarriko Udaleko antolatzaileek:
“Saltzeko etorri zen dana saldu zen”, diote.
Etxebarri moduko herri batean horrelako azoka bat edukitzea “garrantzitsua” dela deritzote antolatzaileek. “Herri azoka batean 120 ganadu egotea itzela da”, diote.
Eguraldiak lagundu ez arren,
jende piloa hurreratu zen Etxebarrira. Eta hurreratu zirenak “parte hartzeko” gogoagaz joan zirela azaldu dute.
Ganaduen guneaz gain, gaztaren lau postu, landareak, jateko gauzak, etxabereak… be egon ziren azokan. Horiek pabeloi baten barruan jarri zituztne euriarengatik.
Antolatzaileak herriaren
erantzunagaz “oso gustora” daudela adierazi dute.