
EkoBira
EkoBira azoka ibiltaria Goiko Plazan egongo da. 10:30ean hasita. 28 postu egongo dira, zortzi herriko ekoizleenak. Zabiel Eskulan taldekoen produktuak, Mari Karmen Arizmendiren larruzko piezak, Yanartekoen tuperrak, Ibiri eta Ekoalborazen produktuak, Goienetxeko gazta eta Ondarekoen mermeladak. Tailerrak ere aukeran egongo dira, eta oraindik emon daiteke izena.
Lekuak mugatuak izanda, lehenbailehen egitea komeni dela gogoratu dute arduradunek. Turismo bulegoan eman behar da izena. 943-60 33 78.