Lau hilabeteko nominak zor dizkiete Laserlanen beharra egiten duten
27 langileei. Orain dela urte bi hasi ziren soldaten atzerapenekin, eta egoera horri “amaiera” emon nahi izan diote. Horregatik jo dute grebara.
Momentuz, langileek patronalak dionaren “zain” daudela diote. “Euren erantzunaren zain gaude”, diote.
“Gure asmoa ez da enpresa ixtea, aurrera jarraitzea baino”, gaineratu dute.
Laserlan enpresa
Borondate Group taldearen barruan dago. Talde bereko Talleres Mecanicos Arakistain enpresa oraintsu zarratu dute, langileak hilabete baino gehiago greban egon ostean. Taldea osatzen duen hirugarren enpresa Treneka da. Horiei soldata bat zor die enpresak.