Itsasaurre plaza atletismo pista ireki bat bihurtuko da, beste behin be, Ondarroako Atletismo Eskolaren ekimenez. 12:00etan hasiko da ekimena.
Lau proba egongo dira aukeran: abiadura proba, abiadura proba hesiekin, vortex jaurtiketa eta erreleboak oztopoekin, azkan hori behegainean uztaiak-edo ipinita. «Datozen ume guztiek parte hartzea da ekimenaren asmoa», azaldu du Orkatz Beitia eskolako entrenatzaile eta atleta entzutetsuak.
Atletismo Eguna, gainera, barrikuntza eta guzti dator. Izan be, atleten lorpenak emongo dituzte ezagutzera: munduko errekor batzuen irudikapena egingo dute plazako behegainean.
Itsasaurrera 12:00ak baino arinago joanda emon behar dute izena parte hartu nahi dutenek.