LAB sindikatuak eta
Lekeitioko herri asanbladak salatu dutenez
Uribarri-Abaroa zaharren egoitzan
langile bat kaleratu dute maiatzaren 30ean «greba egiteagatik».
Greba deialdia zetorrela eta, langileak bera kontratatuta zegoen Bizitzen azpikontratari esan zion greba egingo zuela. Bizitzen azpikontratak Uribarren-Abaroa egoitzari jakin eragin zion langile horrekk greba egitea erabaki zuela.
Orduan, zaharren egoitzakoek azpikontratagaz zeukaten lan-hitzarmena bertan behera lagatzea erabaki zuten.
Kaleratze horren aurrean, LAB sindikatuak adierazpenak egin ditu.
Alde batetik, langileak «bere eskubideen defentsan hartutako erabaki koherente eta solidarioa
txalotu eta defendatu» egiten duela adierazi du.
Bestetik, egoitzako zuzendaria den Fernando Ibarraren «
berehalako dimisioa» eskatu du. «Uribarren-Abaroa egoitzako patronatuak bere kontratua bertan behera uztea eskatzen dugu», diote.
Azkenik,
langileen giza kalitatea eta eskubideak bermatzea be eskatu dute.
Lekeitioko herri asanbladak be kaleratzea «
salatu» du, eta «gaiaren larritasuna ikusirik asanbladatik be honen aurrean beharra egingo dutela esan dute.