Radixu Irratiak emon du ezagutzera
bizikletaz zein mendiz Dinamartxan parte hartu nahi dutenek noiz emon behar duten izena. Datorren asteko lehen hiru egunetarako egin dute hitzordua antolatzaileek,
Jai Braian tabernan, 19:00etatik 21:00etara. Batean zein bestean izena emotea 12 euro kostatuko da. Nahi dutenek Dinamartxako kamiseta eskuratu ahalko dute, beste 13 euro ordainduta.
Antolatzaileek argi laga dutenez, «bertan baino ez da izenik jasoko».

Partaideei kobratzen zaien diru horregaz martxako furgoneten gasolina, Tolosarako autobusa, bezperan bizikletak eroateko kamioia eta Lasturreko hornidura gunea ordainduko dituzte.
Ekainaren 29an batuko ditu Zapato Azulak Dinamartxen bitartez Ondarroa eta Tolosa. Bizikletaz egingo dutenek jaiegunean bertan 07:00etan urtengo dute Ondarroatik. Gero, martxa bera 08:30ak inguruan aterako da Tolosatik. Mendiz mendiko Dinamartxak partaide kopuru mugatua edukiko du: 50 lagun. Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, ekainaren 28 gauerdian aterako dira parte hartzaileak Ondarroatik Tolosara, autobusez. Goizaldean mendiz-mendi ibiliko dira, ekainaren 29 eguerdian, 14:00ak aldera, Ondarroara ailegatu arte.