Lea-Artibaiko emakumeek adierazi dutenez,
Osakidetzak ginekologo bi kontratatu ditu Lea-Artibai eskualderako. Protesta asko egin ostean, ginekologia zerbitzuak orain arte zegoen moduan jarraitzea lortu dute.
Osakidetzak ginekologia zerbitzua erdira murriztu zuen orain dela hile bi. Lekeition eta Ondarroan astean egun bitik egun batera murriztu zuten zerbitzua, eta Markina-Xemeinen, ostera, astean behin egotetik hamabostean behin egotera pasatu zen. Halan eta be, zerbitzua guztiz kenduko zela zabaldu zen, eta Gernika-Lumora eta Durangora bideratuko zutela.
Horren aurrean, Lea-Artibaiko emakume taldeak eta norbanakoak alkartu egin ziren, eta prentsaurrekoa emoteaz gain, sinadura bilketa jarri zuten martxan herriz herri.
Emakumeek ekimenetan parte hartu duten
herritar guztiak zoriondu nahi izan dituzte.
«
Egindako ekintzek fruituak emon dituzte», diote. «Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik», gaineratu dute.
Lortutako emaitzak azaltzeko prentsaurrekoa emongo dute emakumeek hamendik gitxira, egon den «erantzun ona argitara emoteko».
Lorpenak lorpen, oraindik
egiteko asko geratzen dela nabarmendu nahi izan dute emakumeek.
Izan be, 70. hamarkadatik aurrera lorpen handia egin zen planinak lortu zirenean. «Gero zerbitzua galtzen joan da, baina helburua, zerbitzu osatu hori lortzea da», aldarrikatu dute.
«
Gure gorputzaren eta osasunaren inguruko zerbitzu integrala edukitzea gure eskubidea da», esan dute.