Lea-Artibai Amankomunazgoak psikofarmakoei buruzko hitzaldiak eta ikastaroa antolatu ditu
Psikofarmakoen kontsumoari alternatibak eman nahian, hainbat hitzaldi eta ikastaroa antolatu ditu Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Droga Gaietako Prebentzio Zerbitzuak. Herritar guztiei zuzendutako ekintzak izango dira, eta horietan parte hartzeagatik, ez da ordaindu beharko.
Hain zuzen, astelehenean hasi eta eguenera bitartean, egun bakoitzean hitzaldi bat izango da Lea Artibai Amankomunazgoaren egoitzan; 17:30etik 19:30era. Enrique Saratxo Psikiatra Ediren Osasun kooperatibakoa izango da hizlari eta hitzaldiak gazteleraz emongo ditu.
Hitzaldien zikloa bukatuta, barriz, ikastaroa emongo dute; baina hori, uztailean izango da.
Amankomunazgoak antolatutako hitzaldi eta ikastaroan parte hartu gura duenak, izena emon beharko du astelehena baino lehen, 94 616 90 78 telefonora deituta.
Egitaraua
Hitzaldi zikloa
-Ekainak 24, astelehena. T”Depresioaren kudeaketa.
-Ekainak 25, martitzena. Antsietatearen kudeaketa.
-Ekainak 26, eguaztena. Insomnioaren kudeaketa.
-Ekainak 27, eguena. Min kronikoaren kudeaketa.
Ikastaroa
-Uztailean. Hitzaldi zikloa bukatu ostean: uztailaren 2an, 4an, 9an eta 11n.