‘Busti zaitez’ ekimena egingo da domekan, Ondarroan, esklerosi anizkoitzari aurre egiteko
Itsasaurre plazan egingo da urteroko ekimena, ADEMBI taldearen ekimenez. 10:00etatik 19:00etara bitartean, taldearen kamisetak eta materiala eskuratu ahal izango dute herritarrek. Diru bilketa be egingo dute esklerosi anizkoitza daukaten gaixoei eta haren senideei laguntzeko.