Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Erdiko postuen lasaitasunaren bila

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Ondarroa
2013/06/20
Traineru barriagaz eta egindako indarra hobeto aprobetxatuta, horrela hasiko du KAE1 denboraldia Ondarroa Arraun Elkarteak; Jon Lete entrenatzailea eta Ibon Burdiñi arraunean ariko dira.
ANTIGUAKO_AMA_ESTROPADA copia

II. Antiguako Ama estropada.
Argazkilaria: Joseba Arrizabalaga

  Zierbenako estropadan zenbagarren egingo duten galdetuta, pentsakor geratu da Gorka Elordi Ondarroa Arraun Elkarteko presidentea. Hiru-lau segundoren ostean, «laugarren» esan du. Hori da bere desioa KAE1 denboraldiko lehen estropadarako, bosgarren izateko aukerak handiagoak direla pentsatzen badu be. «Laugarren ezusteko positiboa litzateke; seigarren ondo legoke, eta zazpitik atzera geratuz gero, beharbada helburu errealistagoak ipini beharko genituzte». Liga hasi aurretik, baina, oso argi dauzkate helburuak. Lehen helburua eta garrantzitsuena mantentzea da; bigarrena, erdiko tandan ibiltzea. Hortik gorako guztia «ondo etorria» izango da. Itxura polita hartzen dio taldeari Elordik. Iazko oinarri beragaz, eta aldaketa bat edo bestegaz dator Ondarroa. Azpimarratzekoa da mutrikuar biren etorrera. Aurreko urteetan Zumaian ibili izan dira biak. Bigarren gauza aitagarria bi beteranoren itzulera da: Jon Leterena –hirugarren urtez bera da entrenatzailea– eta Ibon Burdiñi-rena. Gazteek iaz hartutako esperientziari beterano bien esperientzia gehituko zaio uretan. «Ibon urte askoan egon da arrauna lagata, eta arraunera buelta egin du, jende gazteari laguntzeko gogoz». Gazteak gustura daude erabakiagaz. Gainera, «Ibonek izugarrizko saltsa ipintzen du», dio, irribarrez, Elordik. Denboraldiaurrearen balantzea eginda, estropadetan esperotako erantzuna emon du traineruak. Traineru barriagaz dabiltza mutilak. Uretan igarri-igarria da hori. Lehengoak hamabi urte zuzekan, eta oraingoa gogorragoa da, eta egindako indarra hobeto aprobetxatzen da. Forma barriagaz, ziabogak errazago hartzen dituzte. Neguko estropadetan oso gustura geratu ziren, Orion eta San Pedron oso ondo egin zuten. Azkan hitzorduei begiratuz gero, Mutrikun ez ziren hain gustura gelditu, bai, baina, Lekeition. Eta azkan «proban», etxean, bosgarren postua eskuratu zuten.
ANTIGUAKO_AMA_ESTROPADA copia 2

II. Antiguako Ama estropada
Argakilaria: Joseba Arrizabalaga

  Bateko eta besteko estropadak, ez da erraza domekatik aurrera ondoan zeintzuk edukiko dituzten jakitea. Zierbena eta Santurtzi goi-goian ibiliko direla emoten du. Isuntzak urtero emoten du maila ona, eta ligak aurrera egin ahala hobetzen joaten dira lekeitiarrak. Ondarroa euren ondoan ibili da denboraldiaurrean, batzuetan aurretik, besteetan atzetik, Ea lortzen dugun euren parean ibiltzea». Elantxobekoa be kontuan hartzeko trainerua izango da, bai eta Getaria eta Trintxerpe be. Taldeen maila ikusita, denboraldi parekatua espero daiteke eta maila altukoa. Multzoan egon daitezke asko eta asko, segundo gutxi batzurengatik nahikoa aurrean ala atzerago. Eta gauza bat argi dago: huts egiten duena ez da argazkian agertuko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.