Atzelari moduan jokatzen du,
Erkiaga II izenagaz. eta orain arte, gehien bat Ameriketako Estatu Batuetan ibili da, Daniako, Orlandoko eta Fort Pierce-ko frontoietan.
Jose Erkiaga Miami Jai Alaiko atzelariaren anaia da. Horrek be ibilbide osoa AEB-etan egin du.
Lehia garrantzitsuak jokatutakoa da Erkiaga. Diego Beaskoetxeagaz Dania vs Miami txapelketa irabazi zuen. Gainera, Acapulco-ko txapelketa jokatu zuen martxoan Egigurenegaz. Hossegorren 2011n jokatutako munduko txapelketan be egon zen.