Zapaturako antolatu du
Garraitz Kirol Taldeak Lekeitioko
21. Triatloia.
Isuntza hondartzan hasiko da proba,
emakumezkoak 16:00etan hasiko dira;
gizonezkoak, ostera,
16:15ean.
Boxak eta helmuga Independentzia plazan egongo dira, urtero legez.
Betiko modura, sprint distantziakoa izango da triatloia. Horrela,
igerian 750 metro egingo dituzte atletek,
bizikletan 21 kilometro, eta
aringa-aringa 5 kilometro.
Bihar jokatuko den triatloia
Euskal Herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da.
Igeriketa proban farora joan-etorria egin beharko dute atletek, lauki formako ibilbidea eginez. Horrela beteko dituzte 750 metroak.
Lehenengo trantsizioaren ostean, bizikleta buelta «gogorra» egitea tokatuko zaie: Plazakolara joan-etorria. Bide horretan %4,26ko eta %5,20ko igoera ertain eta maximoak edukiko dituzte ateletek. 21 kilometro egingo dituzte horrela.
Amaitzeko, Lekeitioko kaleetan aringa-aringa egingo dute atletek, 5 kilometro osatu arte.
Betiko modura bertoko atletek eta nazioartekoek parte hartuko dute proban.