47 sobra aurkeztu dituzte Aulestiko XIV. Sobra Txapelketan
http://www.youtube.com/watch?v=1LZacTPjXxo Parte hartu duten sobra gehienak "maila handikoak" izan direla esan dute antolatzaileek. Hori dela eta, lehenengo eta bigarren postuetan geratu direnen artean banatu dira sari guztiak (sei). Lehenengo saria jaso dutenak Antoni, Begoña San Antongoa eta Maria Luisa izan dira. Bigarren saria Juanita Urkaregik, Miren Eukenek eta Sarak, Peruk, Ainizek eta Anek jaso dute.
Urtero lez, meza ostean hasi dira epaimahaiko kideak sobrak banan bana aztertzen. “Guztira 47 aurkeztu dira eta lehenik eta behin banatu egin ditugu: lehiaketan sartzeko baldintza betetzen zutenak alde batera eta besteak bestera”, azaldu dute antolatzaileek.
Irabazleak aukeratzea ez dela lan erraza izan esan dute. “Oso maila ona erakutsi dute parte hartzaileek; azkenean sei sariak lehenengo eta bigarren postuen artean banatu ditugu, ezinbestean”.
Jai girok eten barik jarraitu du aurrera. Arratsaldean esku pelota partiduek hartu dute protagonismoa.
Aulestiko San Juan Jaiak 2013 [nggallery ID=64]