640 kilogramoko azken saioa jokatu dute asteburuan
Leioan. Hasi zirenean 2. 3. eta 4. postuak erabaki gabe zeuden.
Mutrikuko sokatira taldekoek adierazi dutenez, segituan tokatu zitzaien aurkari gogorra: Gaztedi A. Baina Mutrikuk, bi tiraldiak irabazi zizkion, eta aurrera pauso handia eman zuen bigarren postua eskuratzeko bidean. “Tiraldiak aurrera joan ahala, azpitxapeldun izatea gero eta hurbilago ikusten genuen”, diote Mutrikuko taldekideek. Eta azkenean, baita lortu ere.
Lanak “ongi” egin zituztela azaldu dute mutrikuarrek. Gaztedi taldeak Goiherri B-ri tiraldi bat irabazi zion, eta horrek ere lagundu zien sailkapenean bigarren egiten.
“Ikusle asko egon zen, eta sokatirarako be leku aproposa zen”, gaineratu dute sokatira taldekoek.
Sailkapena:
1. Goiherri A
2. Mutriku
3. Goiherri B
4. Gaztedi A
5. Gaztedi B
6. Getxo
Datorren
zapatuan, 17:00etan,
600 kg-tako txapelketa hasiko da
Getxon.