
ADEMBIk postua ipini zuen atzo, egun osoan, Itsasaurren
Kalean diru bilketa egiten eta Itsasaurre plazan materiala saltzen egon ziren atzo, egun osoan, ADEMBI taldeko kideak. Jendeak ondo erantzun zuen, eta
asko izan dira esklerosi anizkoitzari aurre egiten laguntzeko euren laguntza emon dutenak, bakoitzak bere aukeren arabera.

Eguneko Zentroaren aldeko sinadura bilketa, Alamedan
Beste alde batetik, aurreko egunean Alamedan egin modura, atzoko ekimenean be,
Ondarroako Eguneko Zentroa ahalik eta arinen zabaltzeko sinadura bilketa egin zuten.