Zumaiaren kontra jokatu zituzten partiduak
Tolosako Beotibarren, eta
2 eta 1 irabazi zuten mutrikuarrek.
Herriarteko txapelketa
hiru mailatan jokatzen da: kadeteetan, gazteetan eta nagusietan.
Kadeteetan partidu estua jokatu zuten pelotariek, eta
Mutrikuk 30 eta Zumaiak 27 amaitu zuten azkenean.
Gazteetan, oraindik estuagoa izan zen lehia, eta mutrikuarrak garaipenetik tanto batera geratu ziren:
Mutrikuk 34 eta Zumaiak 35.
Nagusietan egonkorragoa izan zen partidua, Mutrikuk irabazi zuen,
35 eta 28.
Horrela,
2 eta 1eko emaitzagaz lortu zuten mutrikuarrek txapela etxera ekartzea.