
Zabiel bete egin zen barikuan, filmak ikusteko
Motz-motzian lehiaketako lanek ikusmina piztu zuten beste behin ere, Mutrikun.
Zabiel kultur etxean eman zituzten barikuan, 18:00etan eta 20:00etan, aurtengo zortzi film laburrak, eta ikusleak gustura geratu ziren ikusitakoarekin. Eta urtero bezala, ikusleak izango dira sari bat aukeratuko dutenak.
Lehiaketaren sari banaketa datorren barikuan egingo da, Zabielen bertan. Ikusleen eta epaimahaikideen sariaz gain, hirugarren
ezusteko sari bat banatuko dute zine forumekoek.