
143 parte hartzaile eduki zituen, atzo, euskal ezkontzak
Argazkilaria: Gora-Buru kultur elkartea
Ikusle eta parte hartzaile askogaz eta giro onean egin dute Lekeition euskal ezkontza; beste behin be, jendea bildu eta elkarlanari ekiteko aukera ezinhobea eduki dute herritarrek, Gora-Buru elkarteari esker.
Sentipenak azal-azalean egon ziren Lekeition herenegun. Gora-Buru kultur elkarteak antolatuta, euskal ezkontzaren antzezpena egin zuten atzo kalerik kale.
Anbrus Mailabiabarrena eta Josepa Meabe-Ansorena ezkongai zirela, antzezlan edarra ikusi ahal izan dute lekeitiarrek eta antzinako ohitura horren bueltan bat egin zutenek.
Gora-Burukoak gustura daude emaitzagaz. «Ezkontza oso ondo joan zen, aterri zen, ikusle pilo bat egon zen, eta parte hartzea be handia izan zen. Jendeak esan duenez, dana primeran joan zen eta gu pozarren gaude», esan dute.
Etenik barik, arratsalde-iluntze partean, azkan zazpi bat urteetan egin legez, Ibarrako Alurr taldearen dantza emonaldia egon zen ikusgai udaletxe aurreko agertokian.
Jendetza batu zen dantza tradizionala eta barria uztartzen dituen taldearen bueltan. Eta dantzariak be gustura egon ziren. «Lekeitiora etortzeko desiatzen egoten dira».