San Juan bezperan, urtero lez,
Ziortza-Bolibar magiaz betetzen da. Mari, Ttartalo, Maju eta Akerbetz. Protagonista horiekin eta gehiagorekin, bolibartarrek herriko jaiak ospatu dituzte. Antolatzaileen esanetan, Sorgin Gaua urtero hazten doan ekimena da. “Gero eta herritar gehiago mozorrotzen dira eta ikuslegoa be gehitzen doa”.
20:30ean, adar soinuagaz, Oiz mendiko aldetik agertu ziren Mari, zaldi gainean, Maju, Akerbeltz eta Ttarttalo. Itziar, Maria Rosario eta Loreak Estitxuren
Agur Maria abestu zieten. Hurrengo adar deiagaz
lamiak eta jentilak Urazanditik ailegatu ziren herrira. Atzetik
galtzagorriak agertu ziren, saltoka eta aringa-aringa, Altziberraldetik. Elizpetik, irrintzika,
sorginak agertu ziren.
Antzezpena egin eta gero, Jauregiberezitik,
basajauanak eta basandereak agertu ziren plazara. Guztiek batera, aurreskua dantzatu zieten arbasoei.

Indarrak batzeko, herritarrek zer jan be eduki zuten: urdaia, txistorra, gazta eta menbriloa.
Behin indarrak batuta, txistularien laguntzagaz, herritar danak
San Juan sua piztu behar zen lekura joan ziren. Eta handik bueltan,
Sorgin Dantza ospetsua egin zuten denek. Ondoren sorginen edabea edan zuten. Behin edabe magikoa edan eta gero, akalarrea hasi zen.
Bateko eta besteko ekimenekin, Ziortza-Bolibar beste behin be magiaz bete da.
Sorgin Gaua, argazki galeria [nggallery ID=63]