Etxebarriko Udalak Belaots gunean eraikitako
babestutako etxebizitzak alokatzeko prozedura zabaldu du. Alokairuan hartu ostean bertan bizi zirenek
erosteko aukera edukiko dutela esan du udalak.
Belaots gunean eraiki ziren etxe batzuk esleitu barik daude oraindino, eta prozedura honegaz, horiek eskuratzeko aukera zabaldu nahi du udalak.
Interesaturik daudenek
informazio gehiago jasotzeko edota
izena emoteko aukera edukiko dute
Etxebarriko udaletxean.
Horretarako
azken eguna barikua izango da, ekainaren 28a. Ordurako aurkeztu beharko da dokumentazioa udaletxean.
Udaletxeko
bulegoa 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.