Erlajazioa, gimnasia eta luzaketak, defentsa pertsonala eta Tai Chi-a eskainiko dituzte
uztailean kulturgunean.
Aurtengo barrikuntzak erlajazioa eta defentsa pertsonala izango dira. Tai Chia ezpatagaz egingo dela be jakine eragin dute.
Ikastaro guztiak Agurtzane Lopez irakasleak eskainiko ditu.
Erlajazioa eta gimnasia eta luzaketak ikastaroak uztaileko
martitzenetan izango dira. Erlajazioa 10:00etatik 11:00etara, eta gimnasia eta luzaketak 11:00etatik 12:00etara. Horietan izena emotea 18 eurokoa izango da; bazkideentzat, 15 euro.
Defentsa pertsonala eta Tai Chia, ostera, uztaileko
eguenetan izango dira. Defentsa pertsonala 18:00etatik 19:30era eskainiko dute; Tai Chia, ostera, 19:30etik 21:00etara. Horietan 30 euro kostatuko da izena emotea; 25 euro bazkideentzat.
Izena emoteko edota informazio gehiago nahi izanez gero Uhagonera jo behar da. Telefonoa 94 6166303 da, edo bestela kulturgunea@uhagon.com helbidera idatzita be emon daiteke izena. Azken eguna ekainaren 28a, barikua, izango da.
Uhagon kulturguneko antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte ikastaroetan parte hartzera.