Barikuan eman behar da izena Mutrikuko helduen danborradara joateko
20:00etatik aurrera eman behar da izena, Mandazketa elkartean, Frontoi kalean. 18 urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena. Entseguak datorren astelehenean, uztailak 8, hasiko dira, ohi bezala, Merkatu Plazan.