«Udan etorriko diren bisitarien eskaerei era egokian erantzuteko eta lurraldeak dituen aukera turistikoak sustatzeko» zabaldu du eskaintza.
Aisia, natura eta kultura uztartuta, Geoparkeak 149 proposamen eskainiko ditu, asteburuetan ez ezik, aste barruan ere bai. Mota askotako jarduerak egingo dira, ia-ia egunero:
Flyscharen Ibilbidea, itsas ibilaldiak, kayak irteerak, zetazeoak ikusteko itsas txangoak,
Karsta zaldiz, B
idelapurren Ibilbidea Arnoko mendigunean edo surf eta paddle surf ikastaroak dira proposamen batzuk.Gainera, aipatzekoak dira Geoparkeak etxeko txikienei zuzenduta antolatzen dituen irteerak ere:
Flyscha haurrentzat eta
Artzain Txikiak.
Atzerritarrak, gehituz
Berrikuntzarik ere ez da faltako. Ibilaldi gidatua txalupaz jarduera arrakastatsuan
audio-gida zerbitzua eskaini ahal izango die atzerritik datozen bidaiariei Geoparkeak, bai ingelesez eta bai frantsesez. Izan ere, gero eta gehiago dira Geoparkera atzerritik iristen diren bisitariak. Bisita gidatuen gaineko informazio osoa zein egutegia
geoparkea.com-en daude eskura. Erreserbak webgunean zein turismo