Mendexako Karraspio hondartzara ipini dute zerbitzua, eta
bihar hasiko da martxan. Euskalmetek egiten duen
eguraldi iragarpenaren arabera jarriko da zerbitzua. Horrela, astero jarriko dute zein egunetan egongo den autobusa.
Hurrengoak dira ordutegiak:
Etxebarritik Karraspiora:
Martitzen eta eguenetan: 15:00etan.
Astelehen, eguazten eta barikuetan: 16:00etan.
Karraspiotik Etxebarrira:
Astelehenetik barikura: 19:30ean.
Uztail eta abuztu osoan egongo da zerbitzua, jai egun eta asteburuetan izan ezik.
Aste honetako zerbitzua: bihar, etzi eta etzidamu.

Mutrikuko autobus zerbitzua