Mataron (Herrialde Katalanak) jokatu da txapelketa.
Hurrengo
markak lortu zituen Tximista taldeko atletak:
|
100 m h
|
altuera
|
pisua
|
200 m l
|
luzera
|
xabalina
|
800 m l
|
Puntuak
|
marka
|
15.18
|
1,60
|
10,90
|
26,92
|
5,10
|
26,44
|
2,27,70
|
|
haizea
|
-1.8
|
|
|
-2.0
|
+1,8
|
|
|
|
puntuak
|
818
|
736
|
589
|
718
|
587
|
409
|
772
|
4.579
|
Egiguren “
poz-pozik” etorri da dominagaz eta egindako marka pertsonalagaz. Baina batez be, “sasoi onean egoteagatik” dago pozik. Izan be, lesioa gainditu duela dio, eta txapelketan lehengo sentsazio onak eduki dituela barriro.
Berarentzako
hurrengo erronka absolutu mailako Espainiako txapelketa dela dio, eta marka pertsonala gainditzeko esperantzagaz doa.

Beste alde batetik,
Durangon abstolutu mailako Bizkaiko txapelketa jokatu da asteburuan. Tximista taldeko atletek emaitza onak lortu dituzte horretan be.
Ainara Plazak zilarrezko domina lortu du
100 metro leunetan 12,75eko markagaz, lehenengo postutik ehuneneko batera.
Olatza Martiartuk laugarren egin du
salto hirukoitzean, 10,58eko markagaz.
Datorren asteburuan txapelketa horren 2. jardunaldia jokatuko da. Plazak 200 metro leunak jokatuko ditu, eta Martiartu luzera jauzian lehiatuko da.