Haragitarako behien arloan irabazi du saria Markina-Xemeingo abeltzainak.
Arriolak «gustora» hartu du saria. «
Urteetan egindako beharraren aitortza da», esan du «Horrek aurrera jarraitzeko indarra emoten du», gaineratu du Barinagakoak.
Orain dela zortzi urte sari bera irabazi zuen Arriolak. Orduan, haren aita zegoen ustiategiaren karguan.
Gaur egun
70 buru inguru dauzka abeltzainak Barinagako baserrian. Blonda arrazako behiak dauzka ustiategiak; 31,6 hektarea kudeatzen ditu eta ganadu-lehiaketetan espezializatuta dago.
Zallan jaso zuen Arriolak ustiategien lehiaketako saria. Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatuak zuzendu zuen ekitaldia, eta Eduardo Aginako Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria eta Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordekzariak be egon ziren sari banaketan.
Bizkaian lau ustiategiri emon diete saria: Ismael Arriolari haragitarako behien arloan, Valera Palenque Karrantzakoari esnetarako behien arloan, eta Mañondo Izurtzakoari ardien arloan. Ustiategirik onenaren saria be bizkaitar batek irabazi du, esne-behietan: Berrizko Aiarbik. Gipuzkoan eta Araban be banatu dira sariak.
Foru aldundiaren esanetan, lehiaketaren helburua ustiategien modernizazio teknologikoan laguntzea da.