Egunero, gaur hasita, hilaren 9ra arte, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, Gaztetxe Gunea eraikiko dute Eskolapean.Hilaren 9an, Gaztetxe Asanblada egingo da. “Ezinbestekoa da danon parte hartzea eta danon ahalegina; danona ez bada, ez dalako izango Lekittoko Gaztetxia”, esanez amaitu zen atzo iluntzeko manifestazioa. Txalo zaparrada eta “herri bat, gaztetxe bat” oihukatuz amaitutzat jo zituzten eguneko ekimenak.
Manifestazioaren kronika txikiaAtzo, 19:00etan, Eskolapean herri asanblada egin eta aurrera begirako irizpideak zehaztu ostean, 20:30ean manifestazioa egin zuten Lekeitioko gazteek. Manifestazioan eskualde osoko ehunka gaztek parte hartu zuten. 21:15ean amaitu zen manifestazioa, Eskolapean. Aurretik fraileen eraikin aurretik pasatu ziren gazteak, eta denak lurrean eseri ziren, argazki erraldoia ataratzeko. Manifestazioa irakurketa orokorragaz amaitu zen.
Eguaztena, uztailak 3: eguneko kronika
Goizean goiz sartu da Ertzaintza fraileen eraikinera hustera. 9 furgoi inguru joan dira, eta gaztetxean gaua pasatzen zeuden 21 lagunak identifikatu eta eraikinetik atera ditu. Tartean, hiru adintxikiko daude.
Gazte asanbladako kideek adierazi dutenez, 21 lagun zeuden gaztetxean gaua pasatzen. 7:30ak aldera herritar batzuek dei egin diete Ertzaintzaren 5 furgoi Miloitik behera zetozela esanez. “Astirik be ez digu emon ia, konturatu garenerako atea jotzen zeuden”, esan dute. “Guk zabalduko diegula esan diegu, eta berbetan hasi orduko atea bota eta sartu egin dira”, gaineratu dute.
Ertzainak barrura sartu ostean gazteei euren kabuz ateratzeko edo bestela eurek aterako dituztela esan diete. Gazteak eurak joan dira kanpora, eta Ertzaintzak banan-banan identifikatu ditu. Bost minutu emon dizkiete bakoitzak bere gauzak hartzeko, eta ordu erdira, danak kanpoan zeuden.
Gazteek adierazi dutenez Ertzainek ez dute agindurik erakutsi delitua “bistakoa” dela eta. Abokatuak gazteei azaldu diete hori “ez dela horrela”, ezin dutela agindurik barik sartu.
Lekeitioko alkatea eta zinegotzi bi be hurreratu dira gaztetxe aurrera, eta Ertzainekin berbetan egon dira agindua eskatzen.
10:00etan barruan zeuden gazteek batzarra egin dute gaurko ekimenak prestatzeko.
Lekeitioko fraileen etxea zapatuan okupatu zuten Lekeitioko gazteek.
Gaztetxea aldarrikatzeko herritarrek egindako harlem shake-a
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.