
Historia Zaleek Ondarroako armarriari buruzko txostena eta eskaria aurkeztu diote Ondarroako Udalean, elkartearen proposamenagaz. “Ez dakigu zer gertatzen den beste herrietako armarrien historiagaz edo egoeragaz.
Jakin badakigu Ondarroako herriak gaur egun ez daukala legezko araudiak betetzen dituen armarririk“, azaldu dute. Hori dela eta , “hutsune garrantzitsu” horri irtenbidea emon asmoz, gaia berraztertu eta herritarren arten adostu ondoren, behar diren administrazio izapideei hasiera emateko eskaera luzatu dio udalari OHZk.