Ondarroako Pala Taldeak urtero antolatzen duen pala txapelketa herrikoia
azkenera ailegatzen ari da.
Asteon jokatuko dira
azkan partiduak. Horrela ba, egunero, herriko frontoian, partiduak jokatuko dituzte herritarrek. Hori bai, pala taldeak aurreko urteetako esperientzia kontuan eduki du eta ondorioz,
eguraldi txarragaz partiduak ezingo direla jokatu aurreikusita,
atzeratutako partiduak jokatzeko tartea egin du (domeka).
Txapelketa ekainaren 14an hasi zen.