Ondarroako Udalak Arrigorriko ostatua ustiatzeko baldintzak onartu ditu
Ostatu establezimenduaren lizentzia administratiboa hartu-emateko baldintza juridiko-administratiboak eta ekonomikoak ikusgai daude udal hirigintza arloko bulegoetan; hilaren 27ra arte egin ahalko dira alegazioak. Baldintza pleguak udaleko web orrian be aurki daitezke.