Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaJaiakKultura

Sanmartinak lehertzear dira

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2013/07/03
Hainbeste denboran zain egon ostean, bihar ailegatuko dira San Martin jaiak Lea-Artibaira. Jai nagusiak ospatuko dituzte Amoroton, baina Ispasterren eta Markina-Xemeinen be izango da zer egin eta ospatu egunotan.
pnga_erakutsi-1.pl

Iazko Amorotoko jaietako dantza saioa

Barritasun handirik barik datoz aurten Amorotoko jaiak, aurreko urteetako ekintza gehienak mantenduta. Dena den, aspaldiko ohitura bat berreskuratzearen alde egin du aurten Amorotoko Jai Batzordeak; hala, aurreko urteetan ez bezala, asto lasterketa hartuko du herriak jaietan. «Nolako aterako den ez dakigu», azaldu du Ziortza Ikaran Jai Batzordeko kideak. Halanda be, zapatuan egingo dute hori, eta «sorpresaz beterik» etorriko dela ziurtatu dute. Ikaranek azaldu bezala, «momentuan bertan emon beharko dute izena parte hartu gura dutenek», eta horren arabera antolatuko dute. Asto lasterketa eta gehiago Asto lasterketaz gain, baina, beste hainbat ekintza izango dira aukeran egunotan, Amoroton. Gaur, San Martin egunean, esaterako, herriko dantza taldearen saioa izango da; «nabarmentzekoa da, herriko jendearen artean egiten dena delako». Barikuan, bestalde, musika izango da eguneko protagonista. Hala, musika taldeek kontzertua emongo dute frontoian gau partean: hain zuzen, Willis Drumond, Gatibu eta Governors igoko dira taulagainera bihar. Urtero lez, mozorro lehiaketan be parte hartzeko aukera izango du aurten herritarrak. Astelehenean egingo dute hori, eta Ikaranen arabera, «arreta gehien» pizten duen ekintzetariko bat da. Aipatu ekintzak, baina, egitarauaren barruko bakar batzuk izango dira; horiez gain, Irrien Lagunen ikuskizuna, hirugarren adinekoen bazkaria, pintxo dastaketa, bertso saioak, triki bertso poteoa eta beste hainbat izango baitira, bihartik astelehenera bitartean. Iazko egitarauagaz alderatuta, ostera, aldaketa bat nabaritu ahalko du herritarrak; izan be, iaz Team penning erakustaldia estreinakoz egin bazuten be, aurten ez da halakorik izango herrian. Txakurrek ardiekin egiten duten bezala, gauza bera egin zuten zaldiek txahalekin orduan. «Arrakasta izan zuen arren, aurten ez egitea erabaki dugu; ez dakigu datorren urtean egingo dugun ala ez», dio Ikaranek. «Alderdi guztiak kontuan hartuta» antolatu dituzte beste behin be, Amorotoko jaiak; «ume zein nagusientzako, bertso zein parranda egitea gustuko duenarentzako…». «Zerbait faltako da, baina herritar guztientzako jaiak egiten saiatu gara, behintzat», azaldu du Amorotokoak. Egunotan jendea batuko delakoan daude; izan be, Amorotora jaietara joateko joera dagoela uste du Jai Batzordekoak: «jende gehiena barikuan izaten da, baina gainontzeko egunetan be, herriko zein kanpoko jendea izaten da herrian».
pnga_erakutsi-2.pl

Markina-Xemeingo dantza solte txapelketa, iaz

Markina-Xemeinen eta Ispasterren be, hainbat ekintza Amoroton ez ezik, Markina-Xemeinen eta Ispasterren be izango da jai giroa egunotan. Hain zuzen, San Martin auzoaren bueltan batuko dira herritarrak domekan, jaiez gozatzeko. Aurten be, dantza giroa izango da nagusi sanmartinetan; beste behin be, Euskal Herriko usadioak bultzatzeko asmoz, dantza solte txapelketa antolatu baitute. Hala, nagusien hainbat bikotek dantza egingo dute domekan, San Martin baselizareninguruan. Dantzekin batera, San Martineko IV. Mendi Martxan be parte hartu ahal izango du herritarrak egun berean, eta meza be izango du aukeran. Ispasterren, bestetik, San Martin eguna ospatuko dute bihar, eta horretarako, meza, aizkolariak, motozerra eta trontzalarien erakustaldia, mus eta briska txapelketak izango dira, besteak beste.       Egitaraua, herriz herri Amoroto Uztailak 4, bihar. 12:00etan, meza nagusia; ondoren, Arta Nagusiren dantza ikuskizuna; 19:00etan, Irrien Lagunen Kultura plazara ikuskizuna, frontoian; 22:00etan, Kupela taldea, plazan. Uztailak 5. 12:00etan, hilen aldeko meza; ondoren, txikiteoa Maren eta Izarra trikitilariekin; 14:00etan, hirugarren adinekoen bazkaria, kultur etxean; 22:30ean, kontzertuak, frontoian: Willis Drumond, Gatibu eta Governors (Sarrera: 8 euro); 02:00etatik aurrera eta eguna argitu arte, plazan, 3GABE2. Uztailak 6. 18:00etan, asto lasterketa; ondoren, pintxo dastaketa, plazan; 22:30ean, Mconak, Xutik eta Joxpa, plazan. Uztailak 7. 12:00etan, meza nagusia; ondoren, txikiteoa Maren eta Izarra trikitilariekin; 18:00etan, bertso saioa, frontoian (Bertsolariak: Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Jon Maia, Julio Soto, Etxahun Lekue eta Jone Uria. Gai jartzailea: Maribi Ugarteburu. Sarrera: 6 euro). Uztailak 8. 18:00etan, mozorro lehiaketa (Sariak: 200 euro irabazlearentzat eta 150 euro bigarrenarentzat); ondoren, triki-bertso poteoa, Maren eta izarra trikitilariekin eta Elortegi, Potxis eta Toko bertsolariekin; 22:30ean, Hesian eta Triki Take, plazan. Markina-Xemein (San Martin auzoa) Uztailak 7. 10:00etan, San Martineko IV. Mendi Martxa; 11:30ean, herri meza; ostean, aurreskua; 13:00etan, Nagusien Dantza Solte Txapelketa (Bikote bakoitzak, 10 euro. Diru-saririk jasotzen ez duten bikoteek 800 euroko dieta izango dute. 8 bikotek parte hartuko dute. Sariak: 220 euro, txapela eta zapia; 100 euro; 80 euro; 50 euro); 19:00-etan, zozketa; egun osoan Angel Egia ariko da giroa alaitzen. Ispaster Uztailak 4, bihar. 12:00etan, meza santua, Martin Deunaren baselizan; 13:30ean, aizkolariak (Aitzol Atutxa Larrea aita-semeen aurka); ondoren, motozerra eta trontzalarien erakustaldia; 18:00etan, mus eta briska txapelketak (Inskripzioa, 10 euro bikoteko. Sariak: batutakoaren %50 eta txapela; batutakoaren %30 eta garaikurrak; batutakoaren %20 eta garaikurrak; garaikurrak).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.