Subeltz argazki rallya antolatu dute domekarako Mutrikun
Domekan bertan emon beharko da izena, 09:30etik 10:00etara Subeltz tabernan. Bost euro ordaindu beharko dira parte hartzeko. Gaiak egunean bertan emango dituzte jakitera. Rallya 13:00ak arte luzatuko da, eta ondoren, montxorra egongo da parte hartzaile guztientzat. Saririk ere ez da faltako: 1. saria 150 eurokoa izango da; 2. saria 100 eurokoa eta 3. saria 50 eurokoa.
Lehiaketaren oinarriak
Betebehar bi egongo dira parte hartzeko: argazkilari profesioana ez izatea eta kamera digitala erabiltzea. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, epaimahaia profesionala izango da, eta argazkirik onenekin erakusketa bat egingo da Subeltzen.