Aurten be agertoki bihurtuko dira Lekeitioko kaleak
uztailaren 12, 13 eta 14an Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiagaz.
“
Kultura kargatu eta deskargatu egiten da lekeitioko portuan, hangoa ekarri eta hamengoa eroaten dugu, kultur trafikanteak gara”, esan du Pili Robles jarduneko alkateak Bilbon egin duten aurkezpenean.
Aurten be
egitarau barritzailea edukiko du jaialdiak. Imanol Agirre zuzendari artistikoak azaldu duenez, batez be bi izango dira aurtengo programazio izarrak.
Alde batetik,
Azart taldeak
Ship of Fools ikuskizuna ekarriko du Lekeitiora. Barku batean izango da antzerkia, eta lehenengoz, sarrera ordaindu beharko da. Ordaintzeko modua bitxia izango da: ikusleek kiloko 17 zentimo ordaindu beharko dituzte. 77 kilotik gora daukatenek 13,09 euro ordainduko dituzte gehienez. “Itsasontzira sartu aurretik, banan-banan pisatuko da jendea”, azaldu du Agirrek.
Sacude taldea be aipatu du Agirrek. Dantza bertikala egiten du taldeak, eta kanpandorreak eskainiko dute ikuskizuna.
Xarxa taldearen
Papers taldea be goraipatu du Agirrek.
Euskal antzerkigileei dagokienez
Hortzmuga, Trapuzaharrak, MarkeliƱe eta Deabru Beltzak dira aipagarriak.
Aurtengo nobedadea
Stock Umorea Off-a izango da. “Hamar ikuskizun izango dira Lekeitioko kaleetan”, azaldu dute.
Kale antzerki jaialdiarei
65.000 euroko aurrekontua eskaini dio Lekeitioko Udalak.
Prentsaurrekoan
Pili Robles eta
Imanol Agirrez gain
Josu Bilbao Stock Umorearen sortzailea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur saileko
Maitane Leizaola eta BBK Fundazioko
Gorka Martinez be egon dira.