3.400.000 kilo antxoa saldu dituzte Ondarroako Kalare Deuna kofradian ekainaren 30era bitartean. Orduantxe, joan den domekan amaitu zen, izan be, antxoaren kanpaina.
Salneurria be nahikoa ona izan da: bataz beste, 2,40 eurotan saldu da bentan. Angel Arkotxa benta arduradunak esan duenez, kanpaina ona izan da, eta iazkoagaz alderatuz gero, hobea. “Kanpainaren hasieran garau handiak ekarri zituzten, eta azkanetan, txikia”, zehaztu du. Hartara, gorabehera handiak egon dira hasierako asteetatik amaieratakoetara. Kiloan 25 garau sartzetik 80 sartzera artekoa, hain zuzen. Kupoari dagokionez, ez dute bete. Eguraldiak izan du horretan eragina. Izan be, itsaso txarra tarteko, aste bi jarraian lehorrean geratu beharra eduki zuten ontziek.