Karmen jaien aurreko zapatuko itxura hartuko du bihar zelaiak: atletismo pistarena.
XV. Atletismo Eguna izango da aurtengoa, eta urtero moduan, bete-bete egingo da zelaia adin guztietako atletez. Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak antolatzen du erreferente bihurtu den eguna.
Hasteko, arratsaldeko
17:00etatik 19:00etara atletismo frogak egongo dira:
60 metro, 100 metro, 4×80 metro erreleboka, altuera jauziak eta pisu jaurtiketak.
Atletismo proba horiek prebenjamin, benjamin, alebin eta txikien mailetakoentzat antolatuko dituzte.
Atletismo progak amaitu ostean, herri krossak egongo dira.
18:30ean hasiko da txikientzako eta kadeteentzako krossa, 2 kilometroko distantzia edukiko duena.
Kross txikiaren ibilbidea hurrengoa izango da: zelaiari bira – Xemeingo eliza – Lea-Artibai ikastetxea – Errotonda – Arretxinagako zubia – Plaza Berria – Errotonda – Xemeingo eliza – Uhagon – Bidegurutzea – Zelaia.
19:00etan hasiko da nagusien herri krosa, 7 kilometroko distantziakoa. Hori be zelaian hasi eta amaituko da.
Azken proba hori amaitu ostean, sari banaketa ekitaldia egongo da frontoi aurrean dagoen kioskoan.
Atletismo eguneko probetan parte hartzeko
bertan egunean emon ahal izango da izena. Frontoi aurreko kioskoan egongo da horretarako gunea.
Goizean 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik; arratsaldean, ostera, 15:00etatik aurrera emon ahal izango da izena. Bakoitzak jokatuko duen lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte joan ahal izango da parte hartu ahal izateko fitxa betetzera.

Markina-Xemeingo Atletismo Eguna gero eta indar handiagoa hartzen dihoa urtez urte. Izan be, atleten parte hartzea gero eta handiagoa da.
Iaz, atletismo probetan eta gaztetxoen krosetik aparte, 118 korrikalarik parte hartu zuten nagusien krosean, eta euretatik 50 markinarrak izan ziren, sekula baino gehiago.
Iazko irabazleak, Elhassan Oubaddik 19 minutu eta 27 segundo besterik ez zituen behar izan zazpi kilometroko ibilbidea egiteko.
Emakumezkoetan lehenengoa Iraia Garcia izan zen.