Gazte mailako Bizkaiko XIX. Itzulia hasi dute gaur. Domekara bitartean, txirrinduaren gainean ariko dira lehian, besteak beste,
Lea-Artibaiko Iosu Angoitia (Specialized Fundacion Alberto Contador), Txomin Juaristi (Cafes Baque Ibinabarriaga) eta Oscar Malaxetxebarria eta Iñaki Goikoetxea (Umbro).

Txomin Juaristi
Danetara, lau etapa egin beharko dituzte txirrindulariek; lehenengoa (Balmaseda-Abanto Zierbena: 79 km) atzo burutu zuten, eta gaur bigarrenari ekingo diote (Zaldibar-Zaldibar: 75,6 km). Zapatuan, ostera, hirugarren etapa (Elorrio-Elorrio: 81,7 km) egingo dute, eta domekan, laugarrena. Azkanengo hori saio bitan egingo dute: goizean Sestao-Sestao egingo dute (66,5 km), eta arratsaldean, barriz, erlojupeko etapa egingo dute: Balmaseda- Balmaseda (11,9 km).
Iosu Angoitia txirrindulari markinarraren prestatzaileak azaldu duenez, «aurrean ibiltzea da» haren helburua; alegia, «birako lehenengo euskalduna izatea» nahi du Iñaki Iturrik