Markina-Xemeingo eta Ondarroako kiroldegiko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Markina-Xemeingo azokan.
Herrialdeko hitzarmena daukate kiroldegiko langileek, eta murrizketak egiten ari dira. Horregatik, alde batetik
herrialdeko hitzarmenak “bere horretan mantentzea” eskatu dute langileek, “murrizketarik aplikatu barik”.
Bestetik, hitzarmen horretan
“beste negoziazio eremu batzuk zehaztea” be eskatu dute: enpresaka, eskualdeka, zentroka… “Beti be, herrialdeko hitzarmenaren kalterako ez bada”, gaineratu dute.
Langileek ez dietela euren “lan baldintzei uko egingo” adierazi dute, eta Confebask, Adegi, Cebek, Sea eta gainontzeko
patronalei euren hitzarmenak defendatuko dituztela esan diete.