Ondare historikoaren zainketan behar egiten du Lekeitioko Atabakak eta horren harira, zapaturako deialdia egin du. Ekimena auzolanean egingo dela jakin eragin du elkarteak eta Lekeitio eta Ispasterko herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin die.
Hitzordua 09:00etan dago jarrita, Kurtxiaga auzoan. «Helburua antzinako kaltzada garbitzea da, pasabide publikoa berreskuratzeko. Izan be, pasabide hori, kaltzada, denboraz galtzen joan da. Eta orain berresturatu egin nahi dugu, ondarea da eta», azaldu dute Atabaka elkarteko kideek.

Ekimena antolatzeko, Atabaka elkarteak auzotarrekin batera egin du deialdia.
Horrela ba,
bateko eta beste herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin die elkarteak. «Gerora, ekintza honi jarraipena eman ahal zaio, datorren urtean edo».
Tresnak, «nork berea»
Ekimenean parte hartuko dutenek lanerako tresnak eramateko eskatu die elkarteak. «Bakoitzak ekar ditzala eskularruak, aitzurra (gehien behar dena), eskorga, pala…».
Auzolana dela gakoa esan dute Atabakakoek. «Lehengo erara berreskuratu nahi dugu bidea.
Lekeitio eta Ispasterko Udalek ekimena bultzatzen dute eta
hamaiketakoa ordainduko dute».
Horretaz gain,
Lea-Artibaiko Amankomunazgoak be ekimenarekin bat egin du. «Amankomunazgoak berreskuratu nahi den zatian lar gehienak kendu ditu».
Behin lanak eginda,
helburua kaltzada oinezkoentzako zabaltzea da. «Hori ideala litzateke. Izan be, bide horrek balio handia dauka eta inguruko paisaiari be balio erantsia ematen dio», gaineratu dute Atabakakoek.
Bada, herritarrei ekimenagaz bat egiteko eta bihar 09:00etan edo 09:30ean Kurtxiaga auzora gerturatzeko deia egin die Atabakak.