Zurrumurruaren aurrean Jagoba Arrasate lasai agertu da, eta Realaren zein jokalariaren asmoa argia dela esan zuen: talde txuri-urdinean jarraitzea, alegia. «Illarramendik behin baino gehiagotan esan du gogo handia duela Realarekin Txapeldunen Liga jokatzeko, eta Lorenek eta Aperribaik ere argi utzi dute saltzeko asmorik ez dutela».
Illarramendik oso lan ona egin zuen aurreko sasoian, eta, horrez gain,
Espainiako selekzioarekin jokatu berri duen 21 urtez azpikoen Eurokopan oso odo jokatu du. Horrek
hainbat talderen interesa piztu du. Duela astebete
Arsenal haren atzetik zebilela zabaldu zen, eta
orain Real Madrilek jo du mutrikuarraren atea. Talde txuri-urdinak, hala ere, ondo lotuta dauka. Izan ere,
2018ko ekainaren 30era arte du kontratua, eta
30 milioi euroko etete klausula. Real Madrilek edo
beste edozein taldek kopuru hori ordaindu beharko du Realeko harribitxia eraman nahi badu, taldeak ez baitu inongo asmorik saltzeko.
23 urteko erdilaria funtsezkoa da Realaren proiektuan. Arrasatek «normaltzat» jo zuen goi mailako taldeek taldeko zenbait jokalarirengan interesa izatea, eta zehaztu zuen «kanpoko faktoreak» ezin direla kontrolatu, eta «hipotesiak» besterik ez direla. Hori bai, espero du Illarramendi hurrengo ostegunean Zubietan egotea.
- Realak ilusioz gainezka hasi du 2013-2014ko denboraldia