19:30ean kalejira egingo dute Xemeingo lokaletik Uni frontoiraino.
20:00etan hasiko da ordu bete inguru iraungo duen emanaldia.
Zazpi dantza desbardin egingo dituzte Zerutxukoek.
Hasteko,
agurra dantzatuko dute 20 lagun inguruk, aurreskuaren zati bat. Ostean,
OƱate dantzatuko dute. Lehenengoz plazaratuko dute dantza hau Zerutxukoek. “Dantza hori da dantza barriak ataraten jarraitzen dogunaren adibide”, esan dute.
Jarraian, txikiek
Irri dantzak dantzatuko dute, Baztango dantza. Hori eta gero
Zuberoako maskarada egingo dute. “Berez 40 pertsonaje baino gehiago daude maskaradan, baina guk bost hartuko ditugu”, esan dute.
Ibarzabal dantza izango da hurrengoa. Arku dantza da, eibartar batek ataratakoa. Horren ostean, txikiek
Bera Nafarroako dantza egingo dute. “Izatez hamar zati dauzka, baina sei dantzatuko ditugu larregi ez luzatzeko”, esan dute.
Azken dantza izango da barrikuntzarik handiena:
Guridiren Amaia operako ezpata dantza. 18 lagunek egingo dute dantza hori. “Zortziko hori operarako asmatu zuten, eta guk ahalik eta bardinen egiten dugu”, diote.
Zerutxu dantza taldekoek
herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte emanaldia ikustera.