
Txantxangorrikoen entzierroa. Argazkia: Mutrikuko Udala
San Fermin bezperako txupinazoari aurre hartu dion entzierroa osatu zuten zapatuan.
Txantxangorrikoek inoiz baino ume gehiago dituzte udalekuetan, baina horrek ez du eraginik izan euren plangintzan.
Maila bakoitzarentzat bete-betetako plangintza osatu dute, eta este behin ere, herriko umeek elkarrekin aisialdian ondo pasatzeko aukera edukiko dute. “Herriko umeen elkar ezagutu eta elkarren arteko harremana sendotzeko aukera ezinhobea” eskaintzen du udalekuak.
Mutrikuko Udalaren ustez, “herrikoentzat herritarrek herrian prestatutakoa izateak balio erantsia ematen die” udalekuei.